ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/03/08

ETSk bat egin du NBEk Martxoaren 8rako martxan jarri duen '50-50 Planeta baten alde 2030ean:Eman dezagun genero berdintasunerako pausoa' kanpainarekin

Euskal Trenbide Sareak bat egin du aurten, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) bultzatu duen kanpainarekin. Emakumeen Nazioarteko Eguneko 2016ko goiburua ‘50-50 Planeta baten alde 2030ean: Eman dezagun genero berdintasunerako pausoa’ da. Martxoaren 8an, Nazio Batuen Erakundeak 2030 Agenda azkartzeko modua aztertuko du, Garapen Iraunkorraren Helburu berrien aplikazio eraginkorra bultzatzeko. Halaber, gobernuek dituzten konpromiso berrietan zentratuko da, NBEren Emakumeen "Eman dezagun pausoa" ekimenari jarraituz, eta genero berdintasunaren, emakumeen ahalduntzearen eta emakumeen giza eskubideen alorrean dauden beste konpromiso batzuk ahaztu gabe.

2030 Agendaren funtsezko helburuetako batzuk:

 -2030erako, haur guztiek, doakoa, berdintasunean oinarritua eta kalitatezkoa izan beharko den eta emaitza egokiak eta eraginkorrak eman beharko dituen lehen eta bigarren hezkuntzako zikloak amaitzea zaintzea.

 -2030erako, haur guztiek, lehen haurtzaroan arreta eta garapen zerbitzuak eskuratuko eta kalitatezko eskolaurreko irakaskuntza jasoko dutela bermatzea, lehen hezkuntzarako prestatuta egon daitezen. 

 -Mundu osoan emakumeen eta neskatoen kontra indarrean dauden bereizketa era guztiei amaiera ematea.

-Emakumeen eta neskatoen kontrako indarkeria mota guztiak baztertzea, eremu publikoan eta pribatuan, salerosketa eta sexu esplotazioa eta bestelako esplotazio mota guztiak barne.

-Jardunbide kaltegarri guztiak baztertzea, haurren ezkontza goiztiarrak eta derrigortuak eta emakumeen mutilazio genitala, besteak beste.

"Finantzaketa irmoa, sustapen lan ausarta eta borondate politiko indartsua mundu osoan genero berdintasuna lortzera bideratu behar ditugu. Ez dago gure etorkizun komunean egin daitekeen inbertsio garrantzitsuagorik", esan du Ban Ki-moon NBEko Idazkari Nagusiak. "Emakumearen Nazioarteko Eguna une egokia izan daiteke lortutako aurrerapenei buruzko gogoeta egiteko, aldaketa gehiago eskatzeko eta euren herrialdeen eta erkidegoen historian funtsezko lana egin duten emakumeek erakutsitako ausardia eta kemena ospatzeko".

Halaber, ETSk Emakundek bultzatutako kanpainarekin ere bat egingo du. Aurten, Emakunderen kanpaina, neskak eta mutilek egunero jasotzen dituzten eta desberdintasuna eta botere harremanak luzatzen dituzten mezu sexistetan zentratzen da.

Kanpainaren leloa honakoa da:

‘Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagu. Egin dezagun berdintasuna’. Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kontu beragatik neskei "ez zaitez marisarjento izan" esaten zaie eta mutilei, berriz, "liderra izateko gaitasuna" dutela. Neskak, nagusiki, ederragatik balioesten dira, eta besteekin atsegina izateko hezten dira ("Bai polita nire neska!"); mutilek, aldiz, ahalduntze-mezuak jasotzen dituzte ("Nire txapelduna!"). Neskak babesa behar duten ustean hezten dira; mutilak, buruaskiak direnekoan. Neskei esaten zaie ezer baino lehen daudela maitasuna eta zaintza; mutilei, sentimenduak ukatu behar dituztela ("Mutilek ez dute negar egiten" edo  "Ez egin negar nesken antzera") eta esparru publikoan arrakasta lortu behar dutela.

 

Euskadi, auzolana