ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/03/04

ETS-k %12 aurrezpena lortu du 2017rako energia hornidura kontratatzen

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak kudeatzen duen trenbide sareak %12,4ko aurrezpena lortu du 2017. urterako elektrizitate horniduraren kontratazioan, aurtengo prezioekin alderatuz. ETSk, Metro Bilbaorekin batera, lankidetzarako esparru kontratua du sinatuta trenbideko garraio sektoreko beste enpresa batzuekin (Transports Metropolitans de Barcelona,  Metro Málaga, Tranvía de Zaragoza eta Tranvía de Murcia), goi tentsioko energia elektrikoaren, trakzio energiaren, kontrataziorako.

Energiak une honetan duen prezioa ikusita, otsail honetan kontratatu da 2017. urterako energiaren hornidura. 6 enpresa erosleen aurreikusitako urte kontsumoa 412 gigawatt ordukoa (GWh) da. Horietatik 76,6 GWh Metro Bilbaori dagozkio, eta 50 GWh Euskal Trenbide Sareari.

Soilik eskaintza ekonomikoa kontuan hartzen zuen lehiaketa Endesa Energíari esleitu zaio, 59,697 euro/MWh batez besteko prezioaren truke. ETSren kasuan, prezio horrek %12,4ko murrizketa eragingo du aurreko kontratuaren prezioekin alderatuz. Hau da, energiaren komertzializazio kostuetan 400.000 euro inguru aurreztuko dira.

Seigarren urtez jarraian, trenbideko garraio publikoko zenbait enpresa elkartu egin dira, energia elektrikoaren hornidura era bateratuan lizitatzeko –hori da sare horien kontsumoan dagoen gastu nagusia–, kontratazio baldintza hoberenak lortzeko formula gisa, enpresa publikoek eta emakidadunek kostuak murrizteko eta baliabideak optimizatzeko aurrera daramatzaten esfortzuen barruan. Hala ere, enpresa bakoitzak era independentean kudeatu beharko du bere kontratua.

 

Euskadi, auzolana