ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/09/12

Donostialdeko Topoaren/Metroaren geltoki berria zerbitzuan sartu da Altzan

Gaur goizean, Donostialdeko Topoaren/Metroaren geltoki berria serbitzuan sartu da Altzan, Herrera-Altza tartearen barruan. Tarte horrek 1.040 metro ditu lurpean, egungo Herrerako geltokiaren luzapen batekin hasten da eta garai bateko N-1 errepidearen eta Adifen trenbideen azpitik igarotzen den bihurgunea egiten du gero, azpiegitura dagoen Felix Iranzo pasealekuaren azpian amaitzeko.
Geltokiak bi bidaiarigune eta Larratxo pasealekura, anbulatorioaren ondoan, eta Santa Barbara kalera ematen duten bi sarbide-kanoi ditu. Albo-nasak ditu, mezzanina edo solairuarte banatara sarbidea ematen duten bi eskailerez hornituak. Solairuarte horietan daude terminaleko bidaiariguneak. Nasetara igogailuaren bitartez ere hel daiteke, eta beste jasogailu baten bitartez egingo da kanpoalderako konexioa. 5.500 lagunek etxetik bost minutu baino gutxiagora izango dute geltokia, eta 8.800 lagunek hamar minutu baino gutxiagora. Hamar hilabete barru geltokia Trintxerperekin lotuko da oinezkoen pasealeku berri baten bitartez.
Etorkizunean, Herrera-Altza tarte berriak jarraipena izango du Pasaiarantz —geltoki berri lurperatua eraikitzea aurreikusita dago— eta Galtzarabordarantz Errenterian. Abian jarriko den Altza-Herrera tarteari Eusko Jaurlaritzak dagoeneko gauzatu dituen Loiola-Herrera, Fanderia-Oiartzun eta Lasarte-Añorga-Errekalde tarteak gehitzen zaizkio. Datorren urtean Loiolako geltoki berria eta zubibidea abian jarriko dituzte.

Euskadi, auzolana