ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/08/03

Datorren abuztuaren 10ean, ETSk Magdalena-Alaba Jenerala-Independentzia zatiaren berzolatzea eta Legebiltzarreko diagonal bikoitzaren instalazioa hasiko ditu

Datorren asteazkenetik abuztuaren 10etik hasita, ETSk -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren mendeko erakunde publikoa- Gasteizko tranbiaren ibilbidea hartzen duten kaletako berzolatze-lanak hasiko ditu, Magdalena eta Independentzia artean. Halaber, diagonal bikoitza instalatuko du Becerro de Bengoa kalean, Legebiltzarretik gertu, tranbien noranzkoa Lakuarantz eta Abetxukorantz aldatu ahal izateko jaien edo bestelako hiritar-jardueren ondorioz erdigunea itxita dagoen egunetan.
Bi lanek 1,2 milioi euroko aurrekontua izango dute guztira, abuztuaren 10a eta 31 bitartean (biak barne) gauzatuko dira eta tranbien eta ibilgailuen zirkulazioa osotasunean etengo dute kaltetutako kaletan. 
“Andre Maria Zuriaren jaiak eta gero, trafiko eta kale-jarduera txikiagoa duten abuztuko egunak aprobetxatuko ditugu Gasteizko tranbiak oso beharrezkoak dituen zenbait hobekuntza egiteko. Alaba Jenerala kaleko zorua, bereziki, oso kaltetua dago autobusen igarotzearen ondorioz", azaldu du Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuorde Antonio Aizek. “Bretelle edo “diagonal bikoitzari” dagokionez, zirkulazioaren noranzko-aldaketa da, Antxo Azkarra kalean dagoena bezalakoa; diagonal berria jarriko dugu Legebiltzarretik gertu, biztanleria erdigunetik ahalik eta gertuen uzteko jaien, kirol- edo hiritar-jardueren ondorioz Dato kalea itxita dagoen egunetan". 
Bretelle edo diagonal bikoitza Becerro de Bengoa kalearekiko paralelo dagoen inguruan instalatuko da. Kaltetutako zorua berzolatzeko lanei dagokienean, aipatu esku-hartzea Magdalena kalea eta Independentzia kalea (Bakea kalearekin duen bidegurutzean) artean egingo da. 
Ibilgailuen zirkulazioa zamalanetarako zehaztutako eremuetan eta Independentzia eta Alaba Jenerala kaletako garajetara/tatik sartu-irteteko baimenduko da. Seinaledun gizonen bidez arautuko dira sarrera-irteerak. Trafikoan egindako aldaketek Tuvisako autobusei eragingo diete ere, lanak hartuko dituzten kaleak zeharkatzen dituzten lineen ibilbidea aldatuko baita.
Magdalena-Independentzia berzolatzea 
“Plataformaren egoera eta egungo materialen narriatzea ikusita, irtenbide iraunkorra bilatu da plataforma berritzeko. Honela, zoladura zurrunaren ordez (inprimatutako hormigoia), asfaltozko aglomeratuan oinarritutako eta akabera landua duen zoladura malgu bat jarriko da ibilbide guztian zehar, Magdalena kaletik Independentzia kalearen amaieraraino (Bakea kalearekin duen bidegurutzea)”, azaldu du Antonio Aizek. 
Berritze horri esker, kaletako materialek portaera hobeagoa izango dute, bidearen zoladurak balio-bizitza luzeagoa izango du eta zatiaren mantentzea errazagoa izango da.  Zabalerari dagokionean, berrituko den zatia tranbiaren ibilbidea zehazten duten bereizleen -mutiloien- artean dagoena da. 
Honako lan hauek gauzatuko dira:
Lanen gauzatzea oztopa ditzaketen hirigintza-altzarien eta urbanizazio-osagai apaingarrien kentzea.  
Hormigoiko zolata pikatzea: 8-10 cm-ko lodiera eta 745 m-ko luzera. 5.682 m2 guztira.
Kutxatilak garbitzea eta ordezkatzea.
Mailazoa kentzea.
Zoru berria jartzea kaltetutako kaletan: inprimatutako hormigoiko zoladuraren mailazoa kendu eta gero, inguru osoa zolatuko da, errodadura-geruza berria osatzeko. 6-7 cm-ko asfaltozko geruza horren gainean inprimazio bituminoso itsasgarri bat (edo antzekoa) isuriko da tratatu beharreko azalera guztian. Ondoren, urturiko asfalto-geruza beroa botako da: 3 cm-ko batezbesteko lodiera izango du. Asfaltoaren tonalitate-akabera udaleko sail ezberdinen jarraibideei jarraiki egingo da.
Hasieran kendutako osagaiak berriz jartzea.

Datorren asteazkenetik abuztuaren 10etik hasita, ETSk -Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren mendeko erakunde publikoa- Gasteizko tranbiaren ibilbidea hartzen duten kaletako berzolatze-lanak hasiko ditu, Magdalena eta Independentzia artean. Halaber, diagonal bikoitza instalatuko du Becerro de Bengoa kalean, Legebiltzarretik gertu, tranbien noranzkoa Lakuarantz eta Abetxukorantz aldatu ahal izateko jaien edo bestelako hiritar-jardueren ondorioz erdigunea itxita dagoen egunetan.

Bi lanek 1,2 milioi euroko aurrekontua izango dute guztira, abuztuaren 10a eta 31 bitartean (biak barne) gauzatuko dira eta tranbien eta ibilgailuen zirkulazioa osotasunean etengo dute kaltetutako kaletan. 

“Andre Maria Zuriaren jaiak eta gero, trafiko eta kale-jarduera txikiagoa duten abuztuko egunak aprobetxatuko ditugu Gasteizko tranbiak oso beharrezkoak dituen zenbait hobekuntza egiteko. Alaba Jenerala kaleko zorua, bereziki, oso kaltetua dago autobusen igarotzearen ondorioz", azaldu du Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuorde Antonio Aizek. “Bretelle edo “diagonal bikoitzari” dagokionez, zirkulazioaren noranzko-aldaketa da, Antxo Azkarra kalean dagoena bezalakoa; diagonal berria jarriko dugu Legebiltzarretik gertu, biztanleria erdigunetik ahalik eta gertuen uzteko jaien, kirol- edo hiritar-jardueren ondorioz Dato kalea itxita dagoen egunetan". 

Bretelle edo diagonal bikoitza Becerro de Bengoa kalearekiko paralelo dagoen inguruan instalatuko da. Kaltetutako zorua berzolatzeko lanei dagokienean, aipatu esku-hartzea Magdalena kalea eta Independentzia kalea (Bakea kalearekin duen bidegurutzean) artean egingo da. 

Ibilgailuen zirkulazioa zamalanetarako zehaztutako eremuetan eta Independentzia eta Alaba Jenerala kaletako garajetara/tatik sartu-irteteko baimenduko da. Seinaledun gizonen bidez arautuko dira sarrera-irteerak. Trafikoan egindako aldaketek Tuvisako autobusei eragingo diete ere, lanak hartuko dituzten kaleak zeharkatzen dituzten lineen ibilbidea aldatuko baita.
Magdalena-Independentzia berzolatzea “Plataformaren egoera eta egungo materialen narriatzea ikusita, irtenbide iraunkorra bilatu da plataforma berritzeko. Honela, zoladura zurrunaren ordez (inprimatutako hormigoia), asfaltozko aglomeratuan oinarritutako eta akabera landua duen zoladura malgu bat jarriko da ibilbide guztian zehar, Magdalena kaletik Independentzia kalearen amaieraraino (Bakea kalearekin duen bidegurutzea)”, azaldu du Antonio Aizek. 

Berritze horri esker, kaletako materialek portaera hobeagoa izango dute, bidearen zoladurak balio-bizitza luzeagoa izango du eta zatiaren mantentzea errazagoa izango da.  Zabalerari dagokionean, berrituko den zatia tranbiaren ibilbidea zehazten duten bereizleen -mutiloien- artean dagoena da. 

Honako lan hauek gauzatuko dira:

Lanen gauzatzea oztopa ditzaketen hirigintza-altzarien eta urbanizazio-osagai apaingarrien kentzea.

 • Hormigoiko zolata pikatzea: 8-10 cm-ko lodiera eta 745 m-ko luzera. 5.682 m2 guztira.

Kutxatilak garbitzea eta ordezkatzea.

Mailazoa kentzea.

Zoru berria jartzea kaltetutako kaletan: inprimatutako hormigoiko zoladuraren mailazoa kendu eta gero, inguru osoa zolatuko da, errodadura-geruza berria osatzeko. 6-7 cm-ko asfaltozko geruza horren gainean inprimazio bituminoso itsasgarri bat (edo antzekoa) isuriko da tratatu beharreko azalera guztian. Ondoren, urturiko asfalto-geruza beroa botako da: 3 cm-ko batezbesteko lodiera izango du. Asfaltoaren tonalitate-akabera udaleko sail ezberdinen jarraibideei jarraiki egingo da.

Hasieran kendutako osagaiak berriz jartzea.

Euskadi, auzolana