ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/04/21

Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkaritza batek metroaren 3. lineako lanak bisitatu ditu

Gaur goizean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiko eta Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesiorako Batzordeko ordezkari batzuek Metro Bilbaoren 3. lineako lanak bisitatu dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak gonbidatuta.
Mahaiko kideen artean, ordezkari hauek izan dira bisitan: Begoña Gil, lehen lehendakariordea, eta Joseba Gezuraga, bigarren lehendakariordea. Batzarkideen artean, berriz, hauek: Jon Andoni Atutxa, Unai Lerma eta Oscar Arana (EAJ-PNV); Zigor Isuskiza (EH-Bildu); Iñaki Jerónimo eta Joaquín Colmenero (PSE-EE); Nuria Atienza (Podemos); eta Jesús Isasi (PP).
Batzarkideen taldearekin batera Antonio Aiz Garraio sailburuordea eta Vicente Reyes Garraioen foru diputatua izan dira.
José Luis Sabas ETSko zuzendari nagusiaren azalpen tekniko baten ondoren, ordezkariek aukera izan dute lanak tokian bertan ikusteko eta proiektuaren aurrerapenak egiaztatzeko; espero da lanak 2017. urtearen hasieran amaitzea. Eusko Jaurlaritzako eta Aldundiko ordezkariekin batera, linearen ibilbidea bisitatu dute, Txurdinagako ahotik Casco Viejo, Etxebarri eta Otxarkoagako tuneleraino. 
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Saileko foru diputatuak Bizkaiko Garraio Partzuergoak atzoko bileran hartutako erabakia nabarmendu du. Izan ere, erabaki horri esker, egitekoa den 3. lineako erabiltzaileek ez dute gehiago ordaindu beharko 1. eta 2. lineen arteko aldaketa egiten dutenean. Edonola ere, operadorea Euskotren izango da, eta ez Metro Bilbao. Vicente Reyes-en hitzetan, ekimen hori bat dator Bizkaiko Mugikortasuneko Agintaritza Bakarra sortzeko egiten ari diren lanekin. Lan horien hasierako jarduketen helburu nagusiak, tarifen sistema integrala sortu eta txartel bakarra aplikatzea dira.
Metroaren 3. linea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta dago, zati berdinetan (279 milioi euro); 5.885 metroko luzera du, eta sei geltoki hauek izango ditu: San Antonio de Etxebarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Casco Viejo, Uribarri eta Matiko. Geltoki denak Norman Fosterrek metroaren 1. eta 2. lineetarako diseinatutako geltokien tipologia berekoak izango dira (Etxebarrikoa eta Casco Viejokoa izan ezik). 
Gaur egun, obra zibila amaituta dago, Casco Viejon izan ezik, eta trenbidea, instalazioak, eskailera mekanikoak, seinaleak eta kanpoko urbanizazioak muntatzen ari dira.

Gaur goizean, Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiko eta Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesiorako Batzordeko ordezkari batzuek Metro Bilbaoren 3. lineako lanak bisitatu dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak gonbidatuta.Mahaiko kideen artean, ordezkari hauek izan dira bisitan: Begoña Gil, lehen lehendakariordea, eta Joseba Gezuraga, bigarren lehendakariordea. Batzarkideen artean, berriz, hauek: Jon Andoni Atutxa, Unai Lerma eta Oscar Arana (EAJ-PNV); Zigor Isuskiza (EH-Bildu); Iñaki Jerónimo eta Joaquín Colmenero (PSE-EE); eta Jesús Isasi (PP).Batzarkideen taldearekin batera Antonio Aiz Garraio sailburuordea eta Vicente Reyes Garraioen foru diputatua izan dira.

José Luis Sabas ETSko zuzendari nagusiaren azalpen tekniko baten ondoren, ordezkariek aukera izan dute lanak tokian bertan ikusteko eta proiektuaren aurrerapenak egiaztatzeko; espero da lanak 2017. urtearen hasieran amaitzea. Eusko Jaurlaritzako eta Aldundiko ordezkariekin batera, linearen ibilbidea bisitatu dute, Txurdinagako ahotik Casco Viejo, Etxebarri eta Otxarkoagako tuneleraino. 

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Saileko foru diputatuak Bizkaiko Garraio Partzuergoak atzoko bileran hartutako erabakia nabarmendu du. Izan ere, erabaki horri esker, egitekoa den 3. lineako erabiltzaileek ez dute gehiago ordaindu beharko 1. eta 2. lineen arteko aldaketa egiten dutenean. Edonola ere, operadorea Euskotren izango da, eta ez Metro Bilbao. Vicente Reyes-en hitzetan, ekimen hori bat dator Bizkaiko Mugikortasuneko Agintaritza Bakarra sortzeko egiten ari diren lanekin. Lan horien hasierako jarduketen helburu nagusiak, tarifen sistema integrala sortu eta txartel bakarra aplikatzea dira.

Metroaren 3. linea Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta dago, zati berdinetan (279 milioi euro); 5.885 metroko luzera du, eta sei geltoki hauek izango ditu: San Antonio de Etxebarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Casco Viejo, Uribarri eta Matiko. Geltoki denak Norman Fosterrek metroaren 1. eta 2. lineetarako diseinatutako geltokien tipologia berekoak izango dira (Etxebarrikoa eta Casco Viejokoa izan ezik). Gaur egun, obra zibila amaituta dago, Casco Viejon izan ezik, eta trenbidea, instalazioak, eskailera mekanikoak, seinaleak eta kanpoko urbanizazioak muntatzen ari dira.

Euskadi, auzolana