ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/07/15

Ana Oregik Donostialdeko Metroak mugikortasunari eta konektibitateari egingo dien ekarpena nabarmendu du

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Bazkundean egon da gaur goizean eta bertan nabarmendu duenez, "Donostialdeko Metroak ekarpen handia egingo die mugikortasunari eta konektibitateari, irtenbide bikoitza eskaintzen baitie Gipuzkoako hiriburuak dituen barneko zein eskualdeen arteko kohesio-beharrei eta, halaber, mugikortasuna eta konektibitatea bait dakartza Lurralde osorako”.
Ana Oregik mugikortasuna aztertzeko eta Donostialdeko Metroa aurkezteko lan-jardunaldi batean parte hartu du, Pedro Esnaola, Eneko Goia, Markel Olano eta Jose Luis Sabasekin batera.
“Donostialdeko Metroa irtenbide bikoitza da hiri barneko eta eskualdeko mugikortasunerako, Donostia inguruko eskualdeekin konektatzeko beharra asetzen baita”, aipatu du Oregik. “Autoa erabiltzera eta besteen autoak jasatera kondenatzen gaituzten oztopoekin bukatu behar dugu. Irtenbide honekin, 400.000 lagun konektatuko ditugu garraio publikoaren bidez”.
“Lanak 2020rako bukatuta egon daitezke -azaldu du Oregik-; horretarako, erakunde ezberdinek beharrezko aurrekontu-kredituak esleitu ditugu dagoeneko. Eusko Jaurlaritzak ez du presarik proiektu honekin: ez du buxatu nahi, urte askorako inbertsioez ari baikara hemen. Berebiziko azpiegiturak dira eta lanean jarraituko dugu, poliki, baina etenik gabe".
Ana Oregik azaldu duenez, “Europa osoko -eta Mundu osoko- hiriek eta eskualdeek ekarpen garrantzitsua egin beharko dute Klima-aldaketaren aurkako eta Lur osorako bizi-kalitate hobeagoa lortzeko prozesu berri honetan. Iazko abenduan Parisko goi-bileran erabaki genuen bezala Euskal Herriak, eta Gipuzkoak zein Donostialdeak bere baitan, bere konpromiso argia hartu du ere lurra babesteko abiatu dugun esku-hartze komun horretan”.
“Donostiak eta Gipuzkoak mugikortasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko eta lurraldea dinamizatzeko abagune bikaina dute”, nabarmendu du Ana Oregi sailburuak. “
Nahiz eta Estatuko autobus-sarerik hoberena izan, garraio publikoa erabiltzen duen pertsona bakoitzeko 2 bidaiarik autoa hartzen dute Donostian. Eta mugikortasun-beharra duten hiru lagunetik bik autoa aukeratzen dute ere Donostialdean.
“Ekiteko unea da. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak lanari ekin dio Donostiako eta bere eskualdeko garraio publikoa hobetzeko aukerak bilatzeko, hirietako mugikortasunari dagokionean Europak hartu duen bide berberetik noski: 0 emisio, garraio publikoaren sustapena eta kaleak oinezkoentzat egokitzea, era mailakatuan. “Autoa erabiltzera eta besteen autoak jasatera kondenatzen gaituzten oztopoekin bukatu behar dugu. Irtenbide honekin, 400.000 lagun konektatuko ditugu garraio publikoaren bidez. Aurrerapen handia izango da Gipuzkoako garraio publikoarentzat, Metroak beste hiri asko betirako -eta hoberako- aldatu dituen bezalaxe”, adierazi du Ana Oregik.
ETSko zuzendari Jose Luis Sabasek esan duenez, “Donostialdeko Metroak 400.000 gipuzkoar konektatuko ditu Irun eta Zarautz artean, eta tren-aldaketarik gabe. Ibilbidea arrokan egingo da, osotasunean. 5 minutu beharko dira 4 Km egiteko eta 23 milioi bidaiari izango ditu urtean. Irtenbideak 3 geltoki aurreikusten ditu: Easo, geltokiko bideek egun okupatzen dituzten 21.000 metro karratu libre utziz eta kalitatezko espazioa sortuz, Kontxa eta Bentaberri.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi Gipuzkoako Merkataritza, Industria eta Nabigazio Bazkundean egon da gaur goizean eta bertan nabarmendu duenez, "Donostialdeko Metroak ekarpen handia egingo die mugikortasunari eta konektibitateari, irtenbide bikoitza eskaintzen baitie Gipuzkoako hiriburuak dituen barneko zein eskualdeen arteko kohesio-beharrei eta, halaber, mugikortasuna eta konektibitatea bait dakartza Lurralde osorako”.

Ana Oregik mugikortasuna aztertzeko eta Donostialdeko Metroa aurkezteko lan-jardunaldi batean parte hartu du, Pedro Esnaola, Eneko Goia, Markel Olano eta Jose Luis Sabasekin batera.“Donostialdeko Metroa irtenbide bikoitza da hiri barneko eta eskualdeko mugikortasunerako, Donostia inguruko eskualdeekin konektatzeko beharra asetzen baita”, aipatu du Oregik. “Autoa erabiltzera eta besteen autoak jasatera kondenatzen gaituzten oztopoekin bukatu behar dugu. Irtenbide honekin, 400.000 lagun konektatuko ditugu garraio publikoaren bidez”.

“Lanak 2020rako bukatuta egon daitezke -azaldu du Oregik-; horretarako, erakunde ezberdinek beharrezko aurrekontu-kredituak esleitu ditugu dagoeneko. Eusko Jaurlaritzak ez du presarik proiektu honekin: ez du buxatu nahi, urte askorako inbertsioez ari baikara hemen. Berebiziko azpiegiturak dira eta lanean jarraituko dugu, poliki, baina etenik gabe".Ana Oregik azaldu duenez, “Europa osoko -eta Mundu osoko- hiriek eta eskualdeek ekarpen garrantzitsua egin beharko dute Klima-aldaketaren aurkako eta Lur osorako bizi-kalitate hobeagoa lortzeko prozesu berri honetan. Iazko abenduan Parisko goi-bileran erabaki genuen bezala Euskal Herriak, eta Gipuzkoak zein Donostialdeak bere baitan, bere konpromiso argia hartu du ere lurra babesteko abiatu dugun esku-hartze komun horretan”.“Donostiak eta Gipuzkoak mugikortasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko eta lurraldea dinamizatzeko abagune bikaina dute”, nabarmendu du Ana Oregi sailburuak.

“Nahiz eta Estatuko autobus-sarerik hoberena izan, garraio publikoa erabiltzen duen pertsona bakoitzeko 2 bidaiarik autoa hartzen dute Donostian. Eta mugikortasun-beharra duten hiru lagunetik bik autoa aukeratzen dute ere Donostialdean.“Ekiteko unea da. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak lanari ekin dio Donostiako eta bere eskualdeko garraio publikoa hobetzeko aukerak bilatzeko, hirietako mugikortasunari dagokionean Europak hartu duen bide berberetik noski: 0 emisio, garraio publikoaren sustapena eta kaleak oinezkoentzat egokitzea, era mailakatuan.

“Autoa erabiltzera eta besteen autoak jasatera kondenatzen gaituzten oztopoekin bukatu behar dugu. Irtenbide honekin, 400.000 lagun konektatuko ditugu garraio publikoaren bidez. Aurrerapen handia izango da Gipuzkoako garraio publikoarentzat, Metroak beste hiri asko betirako -eta hoberako- aldatu dituen bezalaxe”, adierazi du Ana Oregik.

ETSko zuzendari Jose Luis Sabasek esan duenez, “Donostialdeko Metroak 400.000 gipuzkoar konektatuko ditu Irun eta Zarautz artean, eta tren-aldaketarik gabe. Ibilbidea arrokan egingo da, osotasunean. 5 minutu beharko dira 4 Km egiteko eta 23 milioi bidaiari izango ditu urtean. Irtenbideak 3 geltoki aurreikusten ditu: Easo, geltokiko bideek egun okupatzen dituzten 21.000 metro karratu libre utziz eta kalitatezko espazioa sortuz, Kontxa eta Bentaberri.

Euskadi, auzolana