ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2016/04/07

3. lineako lehenengo ?fosteritoa? egiten hasi da ETS

Euskal Trenbide Sarea, Bilboko metroaren 3. lineako lehenengo “fosteritoaren” “saihetsa” izango dena jartzen hasi da egun hauetan Lezamako Trenbide Zaharra kalean. Sarbideko aho horretatik Zurbaranbarriko geltokira helduko da. Geltoki horrek beste sarrera bat izango du Zumaia kalean, bi igarobide errodagarriren bitartez. Nasa horretarako hirugarren sarbidea igogailu bikoitzak osatuko du. 
“Fosteritoaren” “saihetsaren” gainean, Bilboko metroaren sarbideko ahoak hain berezi bilakatu dituzten beira okerrak jarriko dira, lur azpiko trenbide guztia bezala Norman Foster arkitekto britainiar ospetsuak diseinatutakoak. Une honetan, Alde Zaharreko geltoki intermodalean izan ezik, 3. linea osatzen duten gainerako seietan amaituta dago obra zibila, eta instalazioak egiten ari dira (eskailera mekanikoak, aireztapenak, katenaria, trenbidea, seinaleztapenak…).
Euskotrenek ustiatuko duen 3. linea 5,8 kilometro da luze Etxebarriko San Antonioko eta Matikoko geltokien artean, 70.000 pertsona baino gehiagori emango die zerbitzua eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdibana finantzatzen duten 279 milioi euroko aurrekontua du. 

Euskal Trenbide Sarea, Bilboko metroaren 3. lineako lehenengo “fosteritoaren” “saihetsa” izango dena jartzen hasi da egun hauetan Lezamako Trenbide Zaharra kalean. Sarbideko aho horretatik Zurbaranbarriko geltokira helduko da. Geltoki horrek beste sarrera bat izango du Zumaia kalean, bi igarobide errodagarriren bitartez. Nasa horretarako hirugarren sarbidea igogailu bikoitzak osatuko du. “Fosteritoaren” “saihetsaren” gainean, Bilboko metroaren sarbideko ahoak hain berezi bilakatu dituzten beira okerrak jarriko dira, lur azpiko trenbide guztia bezala Norman Foster arkitekto britainiar ospetsuak diseinatutakoak.

Une honetan, Alde Zaharreko geltoki intermodalean izan ezik, 3. linea osatzen duten gainerako seietan amaituta dago obra zibila, eta instalazioak egiten ari dira (eskailera mekanikoak, aireztapenak, katenaria, trenbidea, seinaleztapenak…).

Euskotrenek ustiatuko duen 3. linea 5,8 kilometro da luze Etxebarriko San Antonioko eta Matikoko geltokien artean, 70.000 pertsona baino gehiagori emango die zerbitzua eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdibana finantzatzen duten 279 milioi euroko aurrekontua du. 

Euskadi, auzolana