ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/06/15

José Luis Sabas Olabarria, ETS-ko Zuzendari Nagusi berri izendatu dute

Euskal Trenbide Sarea – Red Ferroviaria Vascako Administrazio Kontseiluak Jose Luis Sabas Olabarria izendatu zuen azken bileran erakundeko Zuzendari Nagusi berri, Rafael Sarria Ansoleaga ordezkatuz.

Bilbon jaio zen 1953an, eta arkitektoa da Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikotik, 1977tik. 1985ean Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arkitekto bilakatu zen, eta Azpiegitura eta Inbertsio Zuzendari kargua izan zuen. Garai horretan berriztatu zen, beste batzuen artean, Euskadiko osasun sarea, eta azpiegitura berriak eraiki ziren. Osakidetzako inbertsio estrategiaren
arduradun ere izan zen.

1999 eta 2003 urte arteko legealdian Bilboko udaleko Kultura eta Turismo zinegotzi eskuordetua izan zen. Une horretatik aurrera Obra eta Zerbitzu Zinegotzigoaren ardura hartu zuen, eta lan horretan aritu da joan den larunbatera arte, Bilboko Udaleko Alkateorde, Lurralde Politika koordinatzaile eta Obra eta Zerbitzu Saileko zinegotzi eskuordetu gisa.



 

Euskadi, auzolana