ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/05/27

Eusko Jaurlaritzak jende aurrean aurkeztuko du Donostialdeko Metroko Lugaritz-Easo zatiaren Informazio Azterlana

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Azpiegitura zuzendaritzak jende aurrean aurkeztuko du Donostialdeko Metroaren Lugaritz-Easo zatiaren Informazio Azterlana (lur azpiko igarobidea).


Etzi, ostiralean, maiatzaren 29an, Almudena Ruiz de Ángulo Garraio Azpiegitura Zuzendariak sinatutako ebazpena argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bitartez, aipaturiko azterlanak jende aurreko informazio izapidea beteko du.


Ebazpenaren azken argitalpenaren hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko den hogeita hamar egun balioduneko epean, erakundeek, elkarteek eta norbanakoek, horren edukiari, interes orokorreko adierazpena justifikatzen duten abaguneei eta trazatuaren egitura orokorrari dagokienez bidezkoak irizten dizkioten alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte.

Epealdi horretan, informazio azterlana eskura egongo da, aztertzeko, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Azpiegitura Zuzendaritzan, Gasteizko Donostia kaleko 1ean; Donostiako Udaletxean; Donostiako Easo plaza z/g-n, (Amarako geltokiko ataria); eta www.euskadi.eus webgunean, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dagokion atalean.

Gipuzkoako hiriburuaren erdialdera metro sistema ekarriko duen, unibertsitate guneari zerbitzua eskainiko dion eta gaur egun Amarako geltokiak eratzen duen zaku-hondoa desagerraraziko duen proposamenak definitzen duen soluzioak, Lugaritzeko geltokian abiatuko den eta lur azpian egongo den Morlanseko zatian amaituko den lur azpiko saihesbide zati berria izango du.

Trazatu berria hiriaren beheko guneetatik hurbil joango da (Antigua, Erdialdea eta Amara) eta hiru geltoki berri planteatzen ditu: Bentaberri-Antiguo, Erdialdea-Kontxa eta Easo (egungoa ordezkatuko du).

Saihesbide berriak 4.170 metro izango ditu. Lugaritzeko geltokitik 100 metro ingurura hasiko da, eta bertatik Antiguarantz jaitsiko da, Bentaberriko etxebizitza zabalgunetik hurbil jarraitzeko; bertan egongo da lehenbiziko geltokia. Trazatuak kostaldeko lerroarekin ia paraleloan jarraituko du, hiriaren erdialdera heldu arte; proiektaturiko bigarren geltokia bertan egongo da. Lineak hegoalderantz jarraituko du, egungo Amarako geltokia gainditu ondoren, Easoko geltoki berrira heltzeko. Eta, azkenik, Morlanseko lur azpiko zatiaren hasieran egungo trenbidearekin bat egin arte jarraituko du.

Euskadi, auzolana