ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/02/16

Euskal Y-a bere ustiapenerako prestatzen hasi da

Datorren astean Bilbon egingo diren Trenbide Arloko Teknologia Berriei buruzko Nazioarteko III. Jardunaldietan, Euskadiko abiadura handiak Europako garraio sarean beteko duen
lekua aztertuko da, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak gaur goizean adierazi duenez, Iñaki Barrón UIC-ko Abiadura Handiko zuzendariaren partaidetza ere izan duen topaketen aurkezpen ekitaldian.


Abiadura handiko lineen ustiapenaren plangintza, tarifikazioa eta zerbitzu kontzeptua azken helburu gisa egongo dira datorren asteko Trenbide Arloko Teknologia Berriei buruzko Nazioarteko III. Jardunaldietan landuko diren gaien artean. Hau da, xede nagusia, Euskal Y-ak Europako garraio sarean bete behar duen lekua prestatzea da, bere egoera estrategikoa kontuan izanda.



Horrela, Iñaki Barrónek, Nazioarteko Trenbide Batasuneko (UIC) Abiadura Handiko zuzendariak, uste duenez, Euskal Y-a barne hartzen duen Atlantikoko trenbide igarobidearen
burutzapena “lehentasuna da Europako garapen iraunkorrerako, ekonomikorako eta sozialerako”. Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordeak, bere aldetik, Euskadiko abiadura handia zerbitzuan jartzea antolatzeak duen garrantzia azpimarratu du. Ana Pastor Gobernu Zentraleko Sustapen Ministroak adierazi duenez, aurreikuspenen arabera, zerbitzuan jartze hori 2019an izango da.



Barrónek eta Aizek gaur goizean aurkeztu dituzte Bilbon datorren 23an eta 24an Euskalduna Jauregian egingo diren topaketak. Bertan, Europatik, Estatu Batuetatik eta Japoniatik etorritako hogei aditu inguruk, abiadura handiko trenbide lineen us tiapenari buruzko zenbait esperientzia jarriko dituzte mahai gainean eta ezagutza horiek Euskal Y-an aplikatzeko modua aztertuko dute, ingurunearen, linearen beraren, trafikoaren edo geltokien ezaugarriak kontuan izanda. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Euskal Trenbide Sareak, Eusko Trenbideak-ek eta UIC-k antolatutako jardunaldiek, ingeniaritza, eraikuntza eta ekipamendu enpresetako zuzendaritza taldeetako 200 kide ingururen presentzia izango dute, eta baita konpainia operadoreetako eta azpiegituren kudeatzaileetako arduradunena ere.


Egitarauak Alemaniatik, Britainia Handitik, Italiatik, Frantziatik, Japoniatik edo Estatu Batuetatik etorritako hizlariak izango ditu, eta goi mailako prestazioak dituzten lineen ustiapenaren
egungo egoerari buruzko ikuspegi zabalena eskaintzeko diseinatu da, ikuspegi instituzionaletik (Eusko Jaurlaritzako, Sustapen Ministerioko eta Europar Batasuneko  ordezkarien
partaidetzarekin), akademikotik (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Andrés López Pita Katedradun ezagunaren presentziarekin) eta sektorekotik (tren alorreko erakundeen eta operadoreen partaidetzarekin).



III. Nazioarteko Jardunaldien egitarauaren barruan abiadura handiko lineen plangintzari eta ustiapenari buruzko hitzaldiak jasotzen dira, eta baita mundu osoan martxan dauden abiadura handiko proiektuen bilakaerari buruzkoak ere, Euskal Y-ari, Britainia Handiko HS2-ri, edo Kaliforniako (EE.BB) estatuko San Francisco-Los Angeles, besteak beste.



Eusko Jaurlaritzak, ETS-k, Eusko Trenbideak-ek eta UIC-k antolatutako eta CAF-ek eta Bilboko Portu Agintaritzak babestutako Jardunaldiek enpresa hauen laguntza ere
izango dute: Nortunel, Construcciones Viuda de Sainz, Thales, Orona, Grupo Balzola, Grupo Campezo, Dragados, Cycasa canteras y construcciones, Saitec, Altuna y Uria, Siemens, Fulcrum, Fomento de Construcciones y Contratas (FCC), Construcciones Moyúa, Elecnor, Sacyr eta Sener. Via Libre aldizkaria jardunaldietako media partner da.

Euskadi, auzolana