ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/04/14

ETS-k segurtasun eta energia eraginkortasun neurri berritzaileak aplikatuko ditu bere igogailuetan eta eskailera mekanikoetan


ThyssenKrupp Elevadores enpresak Mugikortasunerako Teknologien Garapen Zentro berria zabalduko du Euskadin, eta bertan, igogailuen sektorean, eta zehatzago esanez, igogailuen
eta eskailera mekanikoen kasuan, aplikatuko diren teknologia berriak ikertu eta garatuko ditu. Segurtasunera eta energiaren eraginkortasunera bideratutako asmakizun horiek Euskal Trenbide Sareak ezarriko ditu, ondo egiaztatu ondoren.

Zamudion dagoen Bizkaiko Teknologia Elkartegian egongo den zentro horrek ThyssenKrupp Elevadores enpresaren Iparraldeko Lurralde Zuzendaritzako beste jarduera batzuk ere jasoko ditu. Bertatik kudeatzen dira Euskadi, Kantabria, Errioxa, Nafarroa, Burgos eta Soria, eta zuzendaria Juan Carlos Soto da.

Jorge Estévez multinazional alemanaren Espainiako zuzendari nagusiak, zentro berri horrek Taldearen garapen teknologiko egituraren barruan duen garrantzia azpimarratu du. Estévezek adierazi duenez, “zentro  horrek aurrerapausoa erakusten du ThyssenKruppek Euskadiren alde duen konpromisoan, garapen teknologikoen garapena eta talentua bultzatuz, industria lehiakortasunaren palanka gisa”.


Mugikortasunerako Teknologien Garapen Zentroaren ikerketa ildo nagusiak igogailuetako eta eskailera mekanikoetako erabiltzaileen segurtasunari lotutakoak izango dira, ikusmen eta adimen artifizialeko teknologietan oinarritutako aplikazioen bitartez; horrez gain, energiaren eraginkortasuna ere ikertuko da, bi ikuspegitatik: energia elektrikoa sortzea igogailuaren mugimenduarekin eta gero energia hori metatzea, ondoren erabiltzeko. ETS, Euskadiko azpiegitura kudeatzailea, aitzindaria izango da puntako teknologia horien ezarpenean.

Ikerketa ildo horiek bultzatzeko, konpainiak lankidetza akordioak sinatuko ditu Euskadiko industria, unibertsitate eta berrikuntza sarearekin, hornitzaileekin eta bazkide teknologikoekin.

1968tik Euskadin ezarrita dagoen ThyssenKrupp Elevadores enpresak industria eta kudeaketa azpiegitura sendoa du. Une honetan 250 langile ditu, hainbat egoitzatan: 70 herrialdetara produktua esportatzen duen Andoaingo lantegian; Bilboko Lurralde Zuzendaritzan eta lan integrazioa bultzatzeko urritasuna duten pertsonei lan ematen dien Call Centerrean; eta Andoaingo Zerbitzuaren Kalitate Zentroan.


Horrenbeste urtetako harremanaren ondorioz, ThyssenKrupp enpresarentzat oso garrantzitsuak diren proiektuak ezarri dira Euskadin, 23 igogailu, plataforma bat eta 5 eskailera mekaniko, horietako bi aire zabalean, dituen Euskalduna Jauregia; 10 igogailu eta plataforma bat dituen Guggenheim Museoa; 23 igogailu, plataforma bat eta 8 eskailera eta arrapala mekaniko dituen Bilboko Aireportua; edo 122 eskailera eta igarobide mekaniko eta 44 igogailu dituen Bilboko Metroa.



 

Euskadi, auzolana