ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/10/20

ETS-k L-3ko eskailera mekanikoen instalazioari eman dio hasiera

Euskal Trenbide Sareak gaur hasi du Bilboko Metroaren 3. linean instalatuko diren 32 eskailera mekanikoetatik lehenengoaren lehen zatien instalazioa. Deskargak Lezamako Trenbide Zaharra kalean egiten ari dira, Zurbaranbarrin egongo den geltokira sartzeko kanoiaren ondoan.

Joan den urteko abenduan ETS-k ThyssenKrupp Elevator enpresari esleitu zion, 11, 5 milioi euroren truke, 3. lineako instalazio kontratuetako bat, 3. lineako zenbait geltokitarako 10 igarobide errodagarri eta 32 eskailera mekaniko instalatzeko eta hiru urtez mantentze lanak egiteko.

 Lezamako Trenbide Zaharra kaleko sarbide ahoak 30 metroko maila aldaketa gainditzen du trenbide mailaraino. Eskailerek 26 metro gaindituko dituzte (13 metroko bi zatitan), mezzaninaraino. Ondoren, mezzaninaren eta nasaren arteko maila aldaketa (4-5 metro) igogailuz edo eskailera finkoen bitartez gaindituko da.

Euskadi, auzolana