ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/01/28

ETS-k Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2014-2017 III. Plana onetsi du

Euskal Trenbide Sareko Zuzendaritza Batzordeak joan den abenduaren 15ean onetsi zuen Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako III. Plana. Gertakari horrek baieztatu
egiten du erakundeak, sortu zenetik, emakumeen eta gizonen berdintasuna barne hartzen duten politikekin duen konpromisoa.

Inplikazio hori argi eta garbi ikusten da erakundeak emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunari dagokionez duen ibilbide luzean. Horrela, 2006ko uztailetik, ETS-k Emakunderen-Emakumearen Euskal Institutuaren akreditazioa du emakumeen eta gizonen arteko Aukera Berdintasunean Laguntzaile den Erakunde gisa, eta gaur arte horrekin jarraitzen du. Akreditazio horren ondorioz aldaketak sartu dira jarduteko moduan 2006tik gaur egunera arte. Halaber, ETS-ko emakumeen eta gizonen arteko I. Berdintasun Planaren ondoren, 2010ean emakumeen eta gizonen Berdintasunerako II. Plana (2010-2013) onartu zen. 2014an, II. Berdintasun Planaren indarraldia amaitu ondoren, 2014-2017 epealdirako Berdintasunerako III. Plana prestatzeko lanari ekin zitzaion.


Hasieratik, ETS-k garbi izan du, erakunde publiko den heinean, beste pertsona eta erakunde batzuentzat berdintasunaren aldeko aurrerapausoak emateko orduan erreferentziazko
erakunde izan behar duela, bere ingurunean jarduketa traktoreak sustatuz.

Emakumeen eta gizonen arteko ETS-ko III. Berdintasun Plana aurrera eramateko, aurretik berdintasun alorreko diagnostikoa egin da, metodologia koantitatiboetan zein koalitatiboetan oinarrituta. Azterketa horretan oinarrituta, III. Planean sartu beharreko eremuak zehaztu dira, prozesu berriak lantzeko zein erakundean lehendik ere aurrera eramaten ari ziren prozesuekin jarraitzeko, horrela, ETS-k aurretik definitutako planen barruan emandako aurrerapausoak indartuz.

Hori guztia, ETS-ren errealitatea kontuan hartuko duen eta gauzatzeko modukoak diren asmo handiak dituen Plana definitzea bilatuz eta, beti ere, helburuen, baliabideen eta ezarritako epeen arteko oreka lortzeko baldintzarekin, Planaren ahalik eta bideragarritasun handiena bermatzeko.



 

Euskadi, auzolana