ETS - Euskal Trenbide Sarea

Euskadi.eusen sartu

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 
Zerbitzuak

Argitalpen-data: 2015/01/29

Abiadura handiko lineen ustiapena eztabaidatuko da Bilbon datozen otsailaren 23an eta 24an

komunikazio saila. ets

Europatik, Estatu Batuetatik eta Japoniatik etorritako adituek goi mailako prestazioko trenbide lineen ustiapenari buruz eztabaidatuko dute denbora gutxi barru Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Euskal Trenbide Sareak, Eusko Trenbideak-ek eta Nazioarteko Tren Batasunak (UIC) antolatutako "Teknologia Berriak trenbide arloan" izeneko Nazioarteko III. Jardunaldien barruan.

Aurreikuspenen arabera, datozen otsailaren 23an eta 24an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den kongresu horretan, ingeniaritza, eraikuntza eta ekipamendu enpresetako
zuzendaritza taldeetako 200 kide inguruk hartuko dute parte, eta baita konpainia operadoreetako eta azpiegituren kudeatzaileetako arduradunek ere.


Euskal Y-a Trenbide Sare Berria martxan jartzeko aurreikusten den 2019. urteari begira, ekimen honen xede nagusia, beste batzuen artean, duela hamarnaka urte abiadura
handiaren abantailez gozatzen duten herrialdeekin esperientziak trukatzea eta ezagutza horiek Euskal Y-aren ustiapena planifikatzeko prozesuan aplikatzea da, ingurunearen, linearen beraren, trafikoaren edota terminalen ezaugarriak kontuan izanik. Bere kokagune geografiko estrategikoa kontuan izanik Euskal Y-ak garraio sare europarrean beteko duen lekua ere aztertuko da.

Egitarauak Alemaniatik, Britainia Handitik, Italiatik, Frantziatik, Japoniatik edo Estatu Batuetatik etorritako hizlariak izango ditu, eta goi mailako prestazioak dituzten lineen ustiapenaren egungo egoerari buruzko ikuspegi zabalena eskaintzeko diseinatu da:

-Ikuspegi instituzionala: Eusko Jaurlaritzako, Sustapen Ministerioko eta Europar Batasuneko kideen partaidetzarekin.


-Ikuspegi akademikoa: Andrés López Pita Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Katedradun ezagunaren partaidetzarekin.

-Tren Erakundeen ikuspegia: UIC-ko (Nazioarteko Tren Batasuna) ordezkariak.

-Tren operadoreen sektore publikoaren ikuspegia.


III. Nazioarteko Jardunaldien egitarauaren barruan abiadura handiko lineen plangintzari eta ustiapenari buruzko hitzaldiak jasotzen dira, eta baita mundu osoan martxan dauden Euskal Y-aren moduko abiadura handiko proiektuen bilakaerari edo Kaliforniako (EE.BB) estatuko San Francisco-Los Angeles proiektuari buruzkoak ere.

Eusko Jaurlaritzak, ETS-k, Eusko Trenbideak-ek eta UIC-k antolatutako eta CAF-ek eta Bilboko Portu Agintaritzak babestutako III. Nazioarteko  Jardunaldiek enpresa hauen laguntza ere izango dute: Nortunel, Construciones Viuda de Sainz, Thales, Orona, Grupo Balzola, Grupo Campezo, Dragados, Cycasa canteras y construcciones, Saitec, Altuna y Uria, Fulcrum, Fomento de Construcciones y Contratas (FCC), Siemens, Construcciones Moyúa, Elecnor, Sacyr eta Sener. Hala ere, Via Libre aldizkaria jardunaldietako media partner da.

Behin betiko egitaraua (PDF, 1 MB)

Izena ematea 

 

Informazioa: jornadas@ets-rfv.es


 

Euskadi, auzolana